• ane etxeberria fisoterapia

FISIOTERAPIAKO ZEIN ARLOTAN GAUDE ESPEZIALIZATUAK?


Haurdunaldia

Haurdunaldia, erditze prestaketa eta erditzeostea

GEHIAGO

Uroginekologia

Gernu eta gorotz inkontinentzia, prolapsoak, idorreria, orbainak, zonalde ezberdinetako minak...

GEHIAGO

Dranaitze Linfatikoa

Linfedema, haurdunaldiko edemak, zoru pelbikoko edemak...

GEHIAGO


HAURDUNALDIAREN BIDAIAN MURGILDURIK


Haurdunaldiak eta erditzeak zoru pelbikoan eta faja abdominalean, besteak beste, duen eragina nabarmena da. Garrantzitsua da prozesu honen aurrean prebentzio lana egin, gorputza ezagutu eta konfidantza lortzea.

Horretarako fisioterapiak zenbait metodo eskaintzen ditu. Erditze aurretik eginiko lan guztiak erditze ostea asko arintzen du. Haurdunaren eta fisioterapeutaren elkarlana egingo dugu uneoro.



- HAURDUNALDIA -

  • 0 astea - 32 astea

    Taldekako saioak

    - Zoru pelbikoa eta sabelaldea landu

    - Ariketa Fisikoa egin

    - Gorputza ezagutu eta kontzientzia hartu

    - Pelbisaren mugimendua landu

    - Erditzerako prestatu

    - Erditze osteko lesioak prebenitu

  • 32 astea - Erditzea

    Saio indibidualak

    Perineoa erditzerako lantzen hasiko gara (masaje perineala, pujoak, posturak...)

    Taldekako saioekin jarraitzen da

  • Erditzea



Taldekako saioetara etortzeko aukerarik izan ezean, haurdunaldiaren jarraipena egiteko aukera saio indibidualen bitartez

Bakoitzaren nahi eta beharretara moldatuko da prozesu guztia, ez da protokolo bat. Haurdunaldiko edozein astetan jar zaitezke kontaktuan nerekin


- ERDITZE OSTEA -

  • Erditzea - Balorazioa

    Kuarentena





  • Balorazioa

    Taldekako saioak

    - Zoru pelbikoa eta sabelaldea landu

    - Ariketa Fisikoa egin

    - Gorputza ezagutu eta kontzientzia hartu

    - Pelbisaren mugimendua landu

    - Erditzerako prestatu

    - Erditze osteko lesioak prebenitu

    Saio indibidualak

    Behar izanez gero, erditze osteko ondorioen tratamendua.

Bakoitzaren nahi eta beharretara moldatuko da prozesu guztia, ez da protokolo bat. Haurdunaldiko edozein astetan jar zaitezke kontaktuan nerekin

Taldekako saioetara etortzeko aukerarik izan ezean, haurdunaldiaren jarraipena egiteko aukera saio indibidualen bitartez



DISFUNTZIOAK




GERNU ZEIN GOROTZ INKONTINENTZIAK

ESFORTZUREN bat egitean gernuak ihes egiten dizu? (eztula, doministiku, barre, korrika...)

Komunera LARRITASUN handiz iristen zara? Edo iritsi baino lehen ihes egiten dizu?

PROSTATAREN kirurgiaren bat izan duzu eta ezin duzu gernua kontrolatu?

ERDITZEAREN aurretik edo ondoren gernuak ihes egiten dizu?

GOROTZA da ihes egiten dizuna?



MINAK

BIZKARREAN (zerbikal, dortsal edo lunbarraldean) minarekin zabiltza?

SAKROA edo KOKXISEAN mina duzu? (erditzearen, golpe baten...ondorioz?)

PELBI inguruan mina sentitzen duzu? Eta PERINEOAN?

SABELALDEAN mina sentitzen duzu?

PROLAPSOAK

Baginaren sarreran edo uzkialdean PISUA sentitzen duzu?

Sabelustutzerakoan edo pixa egiterakoan ESKUA rekin laguntzeko beharra sentitzen duzu?

Baginatik zerbait ATERAtzen zaizula iruditzen zaizu?



DISFUNTZIO SEXUALAK

GENITALETAN MINA sentitzen duzu erlazio sexualak izatean? (zeure buruarekin edota sexukideekin)

Bagina eta alualdea LEHORRAK sentitzen dituzu?

EIAKULAZIO GOIZTIARRA izaten duzu?

EREKZIO FALTA duzu?



IDORRERIA

Sabelustutzea ZAILA da zuretzat?

Elikadura zaintzeaz gain sabelustutzeko TRIKIMAILUAK ikasi nahi dituzu?

Badakizu zein eragin izan ditzaken idorreriak ZORU PELBIKOAN?



ESKUZKO DRAINATZE LINFATIKOA




ZERTAN DATZA?

Presio baxuz aplikatutako masoterapiako teknika espezifiko bat da. Helburutzat afektatutako gunetik linfa eta likido interstizialaren irteera du, hau da, lekuz kanpo pilatutako likido eta molekulak berriz ere zirkulaziora bidaltzea.

LINFEDERMA PRIMARIOA

Sistema linfatikoaren disfuntziotik datorrenean edema.

LINFEDERMA SEKUNDARIOA

Edema beste kausa batengatik gertatzen denean eta sistema linfatikoak ezin duenean hau kontrolatu. (adb. minbizi ostean)

GORPUTZ ADARRETAKO EDEMA HAURDUNALDIAN
ZORU PELBIKOKO EDEMA

Gorputz adarrak astun sentitzen al dituzu?

Linfedema diagnostikatu dizute?

Haurdun zaude eta hanka zein besoak pisutsu eta puztuta sentitzen al dituzu?

Genitaletan astunik edota pisurik igartzen duzu?



AURKEZPENA


Ea ba...

Has nadin esanez non duen bide honek hasiera. Beti izan dut sexologiaren inguruan interes berezia, bigarren hezkuntzan zer izan nahi genuenaren inguruan hitz egiten hasten ginenean irribarre txiki artean, noiz edo noiz, beti pasatzen zen nire burutik gai honen inguruko “zerbait” , oso ondo zer zen jakin gabe noski.

Urteak pasa ahala, biologiaren arlotik egin nituen ikasketak, gradua aukeratzeko unea iritsi zen arte. Kirolarekin interes berezia izanik eta zientziak nola erakartzen ninduen ikusirik fisioterapiaren mundura abiatu nintzen Bilbon barrena. Baina ez zen denbora gehiegi igaro fisioterapia barneko nire interesak aldatu zirenerako, zoru pelbikoarekin topatu bainintzen. Une honetan elkartu zitzaizkidan grinak: fisioterapiaren, sexologiaren eta zientziaren munduek bat egiten zuten.

Honela, zoru pelbikoaren eta eskuzko drainatze linfatikoaren inguruan egin nituen Master ikasketak Madrilen. Ordutik aurrera ikastearen gurpilari ezin izan diot geldiunerik jarri, kurtsoak handik eta hemendik egiten ibiltzeaz gain, egunerokoak ematen dizkizun lekzioei azken zukuak ateratzen ibiltzen bainaiz.



KONTAKTUA




Ane Etxeberria fisioterapia Gereziondo plaza 4, bajo. 20800 Zarautz.

aetxeberria.zp@gmail.com

Tel: 650-077-747 (whatsapp)

ORDUTEGIA

Astelehenetik Ostiralera:

9:00- 20:00